XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Egun Kalifornia izenarekin ezagutzen dugun lurraldea historia ofizialean sartzea Mendebaldekoek idazten dugun historian alegia,lehen esplorazio, espedizio eta misioekin burutu zen.

Ez da harritzekoa beraz Kalifornia eta inguruko estatuetako toponimoetako asko eta asko espainolez egotea.

Horietarik frango erlijioarekin lotutako izenak dira, Espainiako koroaren babespean bertara etorritako misiolari eta esploratzaileek ezarriak.

Bistan da egungo Kaliforniako hiri inportanteenek izen espainola daramatela, Sacramento hiriburutik hasi eta tartean, herri batzuk aipatzearren, Los Angeles bera, Palo Alto, Santa Barbara, San Jose, Fresno, San Diego, Modesto, Madera, San Bernardino, San Francisco eta abar.

Hori bai, azentu angloamerikarrak desitxuratuta, hala nola San Bruno herria San Bruno idazten dute baina Sanbrano -edo esaten, edo Encinitas herria, espainolez bezala idatzi baina Insinires ebakiz.

Bestelako nahasketak ere ikus daitezke, Mission Viejo edo La Puente herrien izenak kasu.

AUTO ETA AUTOBIDEEN ERRESUMA

Aise egiten da Orlandotik Los Angeleserako bidaia, batez ere kontutan hartzen badugu hiru ordu irabazten dizkiogula egunari, Floridan hamabiak direnean Los Angelesen bederatziak baitira.

Denbora nahikoa hegazkinean filme bat ikusi, bazkari moduko bat egin eta, ahal duenak, lo-kuluxkatxoari ekiteko.

Los Angelesen, bertako aireporturik handienean egokitu zaigu lurra hartzea.

Nazioarteko hau ez baita Los Angeles aldeko aireportu bakarra.